top of page

Justizia

 

Nahi dugu

 

Espetxea, erailketa masiboak eta epaiketarik gabekoak, torturak, tratu txarrak, umeen lapurretak, lan esklaboa... Auzitegi espainiarrek justizia ukatzen diete frankismoaren biktimei, behin eta berriz. Azken urteotan 80 kereila baino gehiago jarri dira justizia espainiarrean, eta bakar batek ere ez du lortu delitu horien erantzuleak epaitzea edo ikertzea. Isiltasunak indarrean jarraitzen du, eta ahotsa altxatu behar dugu, entzun diezaguten.

 

Arduradun zuzen eta politikoen zigorgabetasuna mantentzen da. Amnistiari buruzko legeak eta beste arau batzuek eragozten dute horiek epaitzea. Gutxi batzuk babesten dituzte eta milaka lagun justiziarik gabe uzten. Horregatik CEAQUA Kereila Argentinarra sostengatzeko Estatuko Koordinadorak itsasoa gurutzatu behar izan du, justizia unibertsala aplikatuz, han erreklamatzeko hemen ukatzen digutena.

 

“Memoria Demokratikoaren Legea”. Izen horrekin ezagutzen dugu aurki, Kongresuan, eztabaidatzen hasiko den legearen aurreproiektua. Dena aldatuko zela zirudien arren, errealitatea oso bestelakoa da. Memoria Demokratikoaren zutaberik garrantzizkoena ez bada aldatzen, Justiziak begiak estalita izanen ditu berriro. Noiz arte jarraituko du horrela? Jardun egin behar dugu, eragotzi egin behar dugu!

 

Horregatik gure borrokarekin bat egin dezazun nahi dugu eta, zure sinadurarekin, Gobernuari zein Kongresuko diputatuei honako hau eska diezazun:

 

  • Amnistiari buruzko Legea aldatu, indargabetu edo deuseztatzea.

  • Zigor Kodea aldatzea, gure zuzenbideari nazioarteko legezkotasun printzipioa gehituz.

  • Estatu espainiarrak gerrako eta gizateriaren aurkako krimenen preskribaezintasunari buruzko Konbentzioa berrestea.

  • Prozedura Kriminalaren Legea aldatzea, orain arte aurkeztutako kereilak ez onartzeko ebazpen judizialak berrikus daitezen.

  • Nazioarteko tratatuen legea aldatzea, Nazio Batuetako erakundeen irizpenak aitortu eta betearazi ahal izateko.

          

Gizarte demokratiko batek ezin du ikasi, ezta bere gatazkak gainditu ere, justiziarik gabe. Justizia partziala, gutxi batzuendako, ez da justizia. Ezin dugu onartu espainiar estatuak frankismoaren zigorgabetasuna mantentzea.

fondo_edited.png

Eskerrik asko

*Sinadura guztiak ekainean emango dizkiete legebiltzarkideei.

Ancla 1
kisspng-logo-web-development-clip-art-si
Informazio gehiago:
www.ceaqua.org
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube
bottom of page